Kanpineko harrera (erreserbak)   (+34)   646 957 225

GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO

Artaza errepidea, km 1   Artaza 31272 Nafarroa 


Taberna-jatetxea

(+34) 948 539 551   eta
683 223 275

Natura eta Bakea dastatzeko 
leku paregabea 
 

AURKEZPENA

Izena aldatu diogu. Lehen "Camping Artaza" zenari "Urederra" erantsi diogu, eta hortik dator izen berria "Camping Artaza Urederra". 

Eskuz egindako kanpin zoragarri hari etorkizun berria eman nahi diogu.

Lehendik ederra bazen, are ederragoa egin nahi dugu. Egurrezko etxe berria batu zaigu: IZAR etxea. Beraz, orain leku gehiago daukagu, bereziki taldeentzat (14 lagunek egin dezakete lo bertan). Eta jakina, gure sauna finlandiarrak eta bainu beroak hor jarraitzen dute, bizi-bizirik, lekuari goxotasuna eta berotasuna ematen. 

Ongi etorri. Beso zabalik hartuko zaitugu!

 

ALOJAMENDUAK

Kanpin dendarako 110 plaza, eta 14 partzela ditugu (argia eta urez hornituak). Horrezaz gain, ohean lo egiteko beste aukera hauek ere badituzu:

  • 4 literako gela bat (komun batekin)

  • Etxola-gelak (2-3 plazakoak)

  • Bungalow-etxeak (3-8 plazakoak, erabat ekipatuak)

  • Bi etxe handi: Eguzki etxea eta Izar etxea  (bakoitzak 14 lagun hartzen ditu, eta osorik ekipatuta daude)

 

ZERBITZUAK

Taberna eta jatetxea 

          Kanpinean taberna polita aurkituko duzu, janari goxoarekin,
giro ederrean gozatzeko. Bertan bazkaldu edo afaldu nahi baduzu, aurrez erreserba egitea komeni da.

Yurta

 

Espazio biribil eta zabala da, hainbat jarduera egiteko: dantza, hitzaldiak, yoga, tai-chi, eskulanak, ikastaroak, ospakizunak, etab.

Sauna eta Finlandia txokoa

 

Iparraldetik ekarritako bi sauna upel, Laponiako kota bat (masajeak hartzeko) eta ur beroko bainu goxoa. Zer gehiago behar duzu naturaz
bete-betean gozatzeko?

 

ARGAZKI GALERIA

1/44
 

INGURUKO LEKU INTERESGARRIAK

Urederraren iturburua 

Hitzak berak dioen bezala, edertasun handiko urak ikusteko aukera duzu bertan. Hori bai, eder bezain hauskorra da ingurua, eta kontuz zaindu beharrekoa da, etorkizunean ere hain opari ederraz gozatzen jarraitu ahal izan dezagun.

Ameskoa eta Lizarraldea

Naturaren opari zoragarriez gain, Ameskoa eta Lizarra aldean ugariak dira gizakiak sortutako harribitxiak: estilo desberdinetako eliza ugariak, Irantzu eta Iratxeko monasterioak, Donejakue bidea, olioa eta ardo bikainak ematen dituzten lurrak, museoak, gaztandegiak eta abar. 

IRITZIAK, LOREAK...

Ikaragarria da... Ikusgarria! Inoiz ikusi dudan kanpinik polittena. Eta etxe ondoan daukagu! Ezin nuen sinistu.

 
  • Black TripAdvisor Icon
  • Black Facebook Icon
  • Black Instagram Icon